MUNDUENEA WEB - CABECERO
MUNDUENEA WEB - CABECERO

MUNDUKO IPUINN TXRA SARTU NAHI?

MUNDUKO IPUINN TXRA SARTU NAHI?

Munduko ipuinen etxean hogei ipuin batzen dira, gure artean bizi diren hogei kultura ezberdinetako hiztunei jasota. Inguruko kultura eta hizkuntza aniztasunak dakarren aberastasuna ipuinen bidez erakustea da helburua. Bilduma 6-10 urte bitarteko umeei zuzenduta dago.

Ipuinak jatorrizko hizkuntzan eta euskaraz daude, eta entzuteko zein irakurtzeko aukera dago. Lehenengo hamarrak, horrez gainera, bideo moduan ere ikus daitezke. Honako hauek dira bilduman jasotzen diren hizkuntzak: arabiera, errumaniera, frantsesa, galegoa, katalana, portugesa, txinera, urdua, jorubera, wolofera, gaztelania, persiera, ingelesa, kukama, tagaloa, ukrainera, poloniera, japoniera, turkiera eta hassania.