DATU PERTSONALEN TRATAMENDUARI BURUZKO OINARRIZKO INFORMAZIOA:

  • Arduraduna: LABAYRU FUNDAZIOA
  • Tratamenduaren xedea: zurekiko harremana eta komunikazioa mantentzea, eta online egindako eskaerak kudeatzea.
  • Eskubideak: hala dagokionean, honako hauek egin ditzakezu: datuak eskuratu, zuzendu, ezabatu, aurka egin, haien eramangarritasuna eskatu, tratamendua mugatu, eta erabaki automatizatu hutsen xede ez izateko, gure pribatutasun-politikan ikus dezakezun informazio gehigarri osoan zehazten den bezala.

 

PRIBATUTASUN-POLITIKA

  1. Sarrera

LABAYRU FUNDAZIOAn konpromisoa daukagu pribatutasunaren babesarekin eta tratatzen ditugun eta ematen dizkiguzun datu pertsonalak behar bezala erabiltzearekin, bai online, webgune honetan, bai eta, hala badagokio, off-line ere, bere azpidomeinuetako edozeinetan.

Mesedez, irakurri arretaz politika hau, eta ziurtatu ulertzen duzula, eta ados zaudela, zure datu pertsonalak eman aurretik. Ados ez bazaude, ez erabili webgune hau, ez eta bertako zerbitzuak ere, eta ez eman zure daturik.

Webgune honetan sartzea, bertako zerbitzuak erabiltzea edo zure datuak ematea, online nahiz offline, ondoren adierazten diren xedeetarako zure datuak tratatzeko baimena ematen duzula adierazten duen ekintzatzat hartuko dugu, baimen hori beharrezkoa denean.

 

  1. Nor da zure datuen tratamenduaren arduraduna?
  2. LABAYRU FUNDAZIOA

Helbidea: Colón de Larreategui 14, 2. esk. – 48001 – Bilbo – Bizkaia

Posta elektronikoa: labayru@labayru.eus

Telefonoa: 944437684

 

 

 

  1. Nola lortu ditugu zure datuak?
    • Interesdunarengandik berarengandik.

Gure bezeroa (gaur egungoa edo balizkoa), bazkidea, kolaboratzailea edo gure webgunearen erabiltzailea bazara, zeuk eman dizkiguzu, offline edo online, gure zerbitzuak eskatzean, informazio eske gurekin harremanetan jartzean edo gure programen bitartez kolaboratzean.

Zure datu pertsonalak ematen dituzunean, informazio hori emateko gaituta zaudela bermatzen ari zara, eta informazioa benetakoa eta eguneratua dela, eta ez duela kontratupeko murrizketarik hausten, ez eta hirugarrenen eskubiderik ere. Zeure datuak eta zeure profila zuzen eta eguneratuta mantentzeko erantzukizuna duzu, eta, horrela egingo ez bazenu, LABAYRUk ez luke inolako erantzukizunik izango. Konpromisoa hartzen duzu beste erabiltzaileen lekuan jartzeko, webgunearen zerbitzuetan eta/edo edukietan erregistratzeko haien datuak erabiliz.

 

 

  • Modu automatikoan, gure webgunea bisitatzean:

Gure webgunea bisitatzen duzunean, informazioa biltzen dugu, cookieen eta bestelako web-segimenduko eta analitikako teknologien bidez. Horrek esan nahi du zure nabigatzailetik datuak bidaltzen direla gure zerbitzarietara, gure zerbitzuak optimizatzeko eta erabiltzaile modura duzun esperientzia hobetzeko. Datu horiek guk geuk bildu eta gorde ditzakegu automatikoki, edo hirugarren batek gure izenean. Gure cookie-politika kontsulta dezakezu.

 

 

  1. Zer motatako datuak tratatzen ditugu?

Tratatzen ditugun datuak kategoria hauetakoak izan daitezke:

  • Interesdunarengandik berarengandik eskuratuak: identifikazio-datuak (izen-abizenak, IFZ), harremanetarako datuak (telefonoa, posta-helbidea, posta elektronikoa, fakturatzeko edo entregatzeko helbidea).
  • Gure webgunea bisitatzean automatikoki eskuratuak: erabiltzailearen IP helbidea, bisitaren eguna eta ordua, erabiltzailearen jatorriko gunearen URLa, gure webgunean bisitatutako orrialdeak, erabilitako nabigatzaileari buruzko informazioa (nabigatzaile-mota eta bertsioa, sistema eragilea, etab.).

 

  1. Zer xederekin tratatzen ditugu zure datuak?

 

  • Xedeen eta haien lege-oinarriaren laburpen-koadroa

Ematen dizkiguzun datuak, baita zurekiko harremanean eratzen diren guztiak ere, hainbat xedetarako eta hainbat oinarri legitimatzailerekin trata ditzakegu:

 

xedea

lege-oinarria

Harremana eta komunikazioa mantentzea, bezeroekiko kontratu-harremana kudeatzea.

Zurekiko harremana kudeatzea, bazkideen kasuan.

Zure curriculum-datuak eman edo curriculuma bidaliz gero, zurekin harremanetan jartzea eta egiten ditugun hautaketa-prozesuak kudeatzea.

Kontratu-harremana edo kontratuaren aurreko neurriak aplikatzea, interesdunak hala eskatuta (DBEOren 6.1. b artikulua)

Laguntzaile modura parte hartzea kultur ondareko lanetan.

 

 

Cookie ez-teknikoak instalatzea.

 

Baimena

Zerga-arauditik eratorritako lagapenak.

Arau bat edo lege-betebehar bat betetzea

Gure instalazioetara datozen bisiten sarbidea eta kontrola kudeatzea.

Gaur egungo bezeroei eskatutakoen antzekoak diren gure jarduera, produktu eta/edo zerbitzuei buruzko informazioa igortzea, jakinarazpen elektronikoen bidez.

Gure webguneen, aplikazio informatikoen eta/edo sare sozialetako guneen erabiltzaileen jokabidea aztertzea, haien nabigazioaren testuinguruan, profil sinple eta ez-intrusiboak sortzea barne, cookieen edo antzeko teknologien bitartez lortutako informazioa integratuz eta batera tratatuz.

 

Interes legitimoa

 

 

 

 

 

 

 

Legitimazioaren funtsa baimena bada, edozein unetan kendu ahal izango duzu baimen hori, hala adieraziz labayru@labayru.eus helbidera igorritako posta elektronikoko mezu batean. Baimena kentzeak ez dio eragingo deskribatutako gainerako xedeetarako zure datuak erabiltzeari.

Gure interes legitimoan oinarritzen bada, zure datuen erabilera neurrizkotzat eta zure pribatutasunaren gaineko inpaktu gutxikotzat jotzen dugu, baina, betiere, gure interes legitimoari gailenduko zaizkio zure interesak, eskubideak edo askatasunak. Beraz, ez baduzu nahi zure datuak xede horietarako trata ditzagula, bidali egiguzu posta elektronikoko mezu bat labayru@labayru.eus helbidera, mesedez, horixe adieraziz, eta hala egingo dugu.

Eskatutako datuak ematea derrigorrezkoa da, nahitaezkoak baitira kontratu-harremana edo kontratuaren aurreko harremana formalizatzeko eta/edo mantentzeko, eta hartatik eratorritako lege-betebeharrak betetzeko; ematen ez badizkiguzu, ezin izango dugu eman harreman horretatik eratorritako zerbitzua.

 

 

 

 

  1. Zenbat denboran gordeko ditugu zure datuak?
    • Gordetzeko epea

Ematen dizkiguzun datu pertsonalak gordeko ditugu kontratu-harremanak, kontratu aurreko harremanak edo harreman komertzialak irauten duen bitartean, eta, horiek amaituta, interesdunak haiek ezabatzeko eskatzen ez duen bitartean. Ezabatzeko eskatuta ere, behar den denboran mantendu ahal izango ditugu, haien tratamendua mugatuta, xede hauetarako baino ez:

 

  • Ditugun lege- edo kontratu-betebeharrak betetzea,
  • eta/edo gure aldetik erantzukizun oro preskribatzeko aurreikusitako legezko epeetan,
  • eta/edo interesdunarekin izandako harremanetik eratortzen diren erreklamazioen egikaritzea edo defentsa.

Aurreko irizpide horiekin koordinatuta, datu pertsonalak ezabatu ahal izango dira, bai erregistro informatikoetan, bai paperean, eta antolakundearen irizpideei jarraituz, informazioa edo dokumentazioa ezabatzea gomendagarria izatea eragiten duten beharrizan logistikoen eta/edo biltegiratzeko leku-beharrizanen arabera.

 

  • Lanpostu baterako hautagaitza aurkeztu eta curriculuma bidali baduzu: ezabatzeko eskatzen diguzun arte/haren indarraldian gordeko dugu, hautaketa-prozesuetarako zurekin harremanetan jarri ahal izateko.

 

  • Hirugarrenentzako tratamenduaren arduradun legez badihardugu, haiei zerbitzua emateko (HABEren ikasleen kasuan): datuen kontserbazioa eta ezabaketa LABAYRU FUNDAZIOAren eta tratamenduaren erantzule den erakundearen artean sinatutako datuak eskuratzeari buruzko kontratuan jasotakoaren menpekoa izango da.

 

 

  1. Zer hartzaileri eman diezazkiekegu zure datuak?

Jakin ezazu ematen dizkiguzun datuak hirugarren erakundeei jakinaraz dakizkiekeela, lagatzailearen eta lagapen-hartzailearen funtzio legitimoekin zerikusi zuzena duten helburuak betetzeko; esaterako:

 

  1. Banku-erakundeei: kobrantzak eta ordainketak kudeatzeko.
  2. Zenbait erakunde edo organismori, horiei datuak jakinarazteko legezko betebeharra dagoenean: esaterako, Zerga Administrazioari.

 

 

  1. Datuen Nazioarteko Transferentziak

LABAYRU FUNDAZIOAn ahalegina egingo dugu datu pertsonalak europar ekonomia-eremuan tratatuta eta kokatuta egon daitezen beti. Hala ere, zenbait inguruabarretan, datuen nazioarteko transferentziak egin ahal izango ditugu; esaterako, LABAYRU FUNDAZIOAren eta beste pertsona fisiko edo juridiko baten arteko kontratu bat egiteko edo betearazteko beharrezkoa bada, interesdunaren interesean; edo interesdunaren eta LABAYRU FUNDAZIOAren arteko kontratu bat betearazteko beharrezkoa bada, adibidez, Europar Batasunetik kanpo kokatuta dauden eta datu pertsonaletara sarbidea eduki dezaketen zerbitzu-hornitzaileak erabiliz gero, gure jarduerarako zerbitzu osagarriak emateko (ostatatzea, housing, SaaS, urrutiko segurtasun-kopiak, euskarri edo mantentze-lan informatikoko zerbitzuak, posta elektronikoen bidalketa eta e-mail marketina, artxiboen transferentzia, etab.), edo interesdunak eskatuta hartutako kontratuaren aurreko neurriak betearazteko. Erakunde horiek denboran zehar alda daitezke, baina ahalegina egingo dugu Europakoaren baliokidea den babes-maila duten herrialdeetako erakundeak aukeratzen, edo maila horretara iristeko berme egokiak dituztenetakoak, edo, bestela, horri dagokionez DBEOn aurreikusitako salbuespenetako batean oinarrituta.

 

 

  1. Zer eskubide duzu zeure datuak ematen dizkiguzunean?

Hala dagokionean, sarbide-, zuzentze-, ezabatze-, mugatze- eta tratamenduaren aurka egiteko eskubideak gauza ditzakezu, baita beste eskubide batzuk ere, pribatutasun-politika honen hasieran adierazitako posta-helbidean edo posta elektronikoan; kasu bietan, idatzizko eskari sinatu baten bitartez, NANaren, pasaportearen edo zu identifikatzen zaituen beste dokumentu baten kopia erantsita. Zure datuak aldatuz gero, helbide berean jakinarazi beharko duzu, eta, hala egin ezean, erakunde honek ez du inolako erantzukizunik hartuko bere gain.

  • Sarbide-eskubidea: zer datu pertsonal ari garen tratatzen galde diezagukezu, eta horien kopia ere eska diezagukezu.
  • Zuzentzeko eskubidea: zehatzak ez diren datu pertsonalak zuzentzeko eska diezagukezu, edo osa ditzagula osatu beharrekoak, baita adierazpen gehigarri bat eginez ere.
  • Ezabatzeko eskubidea (ahazteko eskubidea): zure datu pertsonalak ezabatzeko eska diezagukezu, honako kasu hauetan: bildu zireneko helbururako beharrezkoak ez direnean, zure baimena kentzen duzuenean, datu horiek zilegi ez den modu batean erabili direnean, edota legezko betebehar bat bete ez denean.
  • Tratamendua mugatzeko eskubidea: zure datuen tratamendua mugatzea eska diezagukezu, eta, kasu horretan, erreklamazioak egiteko edo defendatzeko soilik gordeko ditugu.
  • Aurka egiteko eskubidea: zure datuen tratamenduari aurka egin diezaiokezu, tratamendu hori fitxategiaren arduradunaren interes legitimoan oinarritzen bada edo publizitate-helburuetarako bada.
  • Erabaki automatizatuen aurka egiteko eskubidea: zure datu pertsonalen tratamendu automatizatu hutsean oinarritutako erabaki baten xede izatearen aurka egin dezakezu, zugan ondorio juridikoak dituzten edo modu esanguratsuan eragiten dizuten profilen sorrera barne. Esaterako, laneko errendimenduarekin, egoera ekonomikoarekin, osasunarekin, nahi edo interes pertsonalekin eta abarrekin zerikusia duten alderdiak aztertzea edo aurreikustea. Kasu honetan, zure nahiei buruzko profila egin dezakegu, zuk horren aurka egin ezean.

Aipatutako eskariren bat jasoz gero, legeak ezarritako epeen barruan erantzungo dizugu. Datuak Babesteko Espainiako Agentzian aurkez dezakezu erreklamazioa. Gauzatu ditzakezun eskubideei buruzko informazio gehiago eskuratzeko, eta eskubideak gauzatzeko formulario-ereduak eskatzeko, Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren webgunea bisita dezakezu: www.aepd.es.