LEGE-OHARRA
- Informazio orokorra
Webgune honen titularra LABAYRU FUNDAZIOA da. Erakundearen helbidea Colón de Larreategui 14, 2.a eskuina – 48001 – Bilbo – Bizkaia da, R4800525J IFZ dauka, Eusko Jaurlaritzako Fundazioen Erregistroan dago inskribatuta XX. liburukian, XX. orrialdean, XX. sekzioan, XX. orrian, eta bere e-postaren helbidea labayru@labayru.eus da.
Lege-ohar hau LABAYRU FUNDAZIOAREN titulartasunpeko beste edozein webguneri ere aplikatuko zaio, baita webgune honetan edo webgune horietan biltzen diren azpidomeinuei, mikroguneei edota azpiatalei eta aplikazio mugikorrei ere, betiere, LABAYRU FUNDAZIOAREN jabetzakoak bakarrik badira.
Webgune hau eta LABAYRU FUNDAZIOAREN jabetzakoa bakarrik den beste edozein domeinu edo eduki darabiltzazunean, ulertuko da lege-ohar honetan erabilerari buruz zehazten diren baldintzak nahiz webgune honetan bertan eskuragarri duzun pribatutasun-politika irakurri, ulertu eta onartu dituzula.
Baimen horrek ez die kalterik egingo webguneko zerbitzu jakin batzuetan ezar daitezkeen berariazko baldintzei edo erabilera-ezaugarriei. Gainera, nahitaezkoa izango da horiek aldez aurretik onartzea, zerbitzu horietara jo ahal izateko.
LABAYRU FUNDAZIOAK behar besteko eskubidea izango du, edozein unetan eta aldez aurretik jakinarazi gabe webgune honetan agertzen diren zehaztapenak eta baldintzak aldatzeko eta bertako edukiak, informazioak… osatzeko. Beraz, arrazoizko maiztasunaz kontsultatzea gomendatzen dizu, eduki horietan aldaketarik egin duen egiaztatzeko.
Lege-ohar honetan adierazitako zehaztapenekin bat ez bazatoz, arren eskatzen dizugu webgunea ez erabiltzeko. Izan ere, berriro diogu webgune hau badarabilzu, lege-oharrean eta pribatutasun-politikan adierazten diren lege-zehaztapenak onartzen dituzula.
Jarduerak ez dauka loturarik aldez aurretiko administrazio-baimenen inolako araubiderekin, eta ez dago jokabide-kodeetara atxikita, fede onera, ohiturara eta Kode Zibilera izan ezik. Titularrak ez du ematen bitartekaritzako edo ostatatzeko zerbitzurik.
- Hizkuntza
Lege-ohar hau, geure pribatutasun-politika edo webgune honetan argitaratu daitekeen beste edozein lege-informazio itzultzen badugu eta espainierako bertsioaren zein itzulitakoaren arteko desadostasunik badago, espainierako bertsioak izango du nagusitasuna.
- Jabetza intelektualaren eskubideak
b) LABAYRU FUNDAZIOAK sortutako edukiari dagokionez.
Webgune hau osatzen duten edukien eta elementuen titularra LABAYRU FUNDAZIOA da. Hori dela eta, bereak izango dira jabetza intelektuala eta industriala, eta, batez ere, webguneko orrietako iturri-kode guztiak, testuak, irudiak, diseinuak, logoak, programa informatikoak, animazioak, datu-baseak, markak, izen komertzialak edo ikur bereizgarriak, soinuak eta gainerako elementu grafikoak eta soinudunak. Zerrendapen hori ez da zerrenda itxia izango, adibide gisakoa baizik, eta aipatutako elementu horiek behar bezala babestuta egongo dira, jabetza intelektualari eta industrialari buruzko Espainiako eta nazioarteko araudiaren arabera.
Erabiltzaileak edukiak modu arduratsuan eta zuzenean erabiltzeko betebeharra izango du, legearen, moralaren eta ordena publikoaren arabera. LABAYRU FUNDAZIOAK erabiltzaileei ematen die baimena, webgune honetan dagoen informazioa ikusteko eta erreprodukzio pribatuak egiteko (euren sistema informatikoetan deskargatzeko eta biltegiratzeko baino ez), betiere, elementuak erabilera pertsonalerako bakarrik direnean eta kazetaritza-xedeetarako bakarrik erabiltzen direnean. Dena dela, bi kasuetan, materialaren osotasuna errespetatu beharko da, eta jatorrizko iturria LABAYRU FUNDAZIOARENA den webgune hau izan dela adierazi beharko da.
Aurreko paragrafoan berariaz zehaztutako xedeetatik kanpo, debekatuta egongo da webgunearen edukia erabiltzea, eta, era berean, berariaz debekatuta egongo da haren izaeraren kontrako edozein erabilera partzial egitea. Debekatuta egongo da eduki hori hedatzea, aldatzea, hirugarrenei lagatzea eta erreproduzitzea, eraldatzea edo jendaurrean komunikatzea, edozein sistemaren edo teknologiaren bidez. Horretarako, aldez aurretiko eta berariazko baimena eskatu ahal izango zaio LABAYRU FUNDAZIOARI, eta, testu honen aurkako edozein ekintza eginez gero, jabetza industrial eta intelektualaren eskubideei buruzko araudia hautsiko da.
LABAYRU FUNDAZIOAK bere eskubideak defendatzeko kasuan kasuko lege-ekintzak gauzatzeko eskubidea izango du.
- Segurtasuna
Webgune honetan, zentzuz egokiak diren segurtasun-neurriak hartu ditugu, datu pertsonalak dituen informazioaren isilpekotasuna, osotasuna eta eskuragarritasuna bermatzeko. Nolanahi ere, erabiltzaileak jakin behar du sistema informatikoek Interneten dituzten segurtasun-neurriak ez direla erabat fidagarriak, eta, horren ondorioz, ezin dugula bermatu internautaren sistema informatikoetan (softwarea eta hardwarea) edo bertan dituen dokumentu elektronikoetan eta fitxategietan kalteak sor ditzakeen birusik edo beste elementurik egongo ez denik.
- HTTPS protokoloa (SSL)
Webgune honetan, HTTPS protokoloa (SSL) darabilgu, datu pertsonalak bidaltzeko orduan zerbitzariaren eta erabiltzailearen arteko komunikazio-bide segurua ezarri ahal izateko. Zerbitzu hori zerbitzari seguruaren bidez ematean, erabiltzailearen ordenagailuaren eta zerbitzari horren artean trukatzen den informazioaren isilpekotasuna bermatzen da, SSL protokoloaren bidez konexio zifratua ezartzen delako bien artean, eta, horren ondorioz, hirugarrenentzat ezinezkoa delako bidalitako informazio hori eskuratzea.
- Erantzukizuna
a) Orotarikoak.
LABAYRU FUNDAZIOAK webgune hau eraginkortasun handienaz ibil dadin eta sortzetik duen helburua bete dezan nahi du. Nolanahi ere, LABAYRU FUNDAZIOAK ezin du bermatu webgunean eta zerbitzarian birusik egongo ez denik, eta ez du inolako erantzukizunik izango webgunean sartzeagatik edo sartu ezin izateagatik sor litezkeen kalteen gainean, ezta nabigatzailea ondo ez ibiltzeagatik edo eguneratu gabeko bertsioak erabiltzeagatik erabiltzailearen ordenagailuan, sistema informatikoan eta bertan biltegiratuta dituen fitxategietan sor litezkeen kalteen gainean ere.
Era berean, ez du inolako erantzukizunik izango webgunean ager litezkeen akats tipografiko, formal edo numerikoen gainean, ezta bertan agertzen den informazioaren zehaztasunaren gainean ere. Halaber, ez du inolako erantzukizunik izango, esate baterako, Interneteko sarean edo webgunea ostatatzen duten zerbitzarietan dauden arazoengatik jardunbidean gertatu litezkeen disfuntzio edo anomalien gainean.
Erabiltzaileak behar besteko konpromisoa hartzen du, webgune hau leialtasunez nahiz legitimotasunez eta trafikoaren erabileren zein legeen arabera erabiltzeko. Era berean, ezin izango du LABAYRU FUNDAZIOAREN edo hirugarrenen irudia, interesak edo eskubideak kaltetu ditzakeen inolako jokabiderik garatu, ezta webgune honen ohiko erabilera edonola kaltetu, erabilezin bihurtu, gainkargatu edo eragotzi dezakeen jokabiderik ere.
LABAYRU FUNDAZIOAK behar besteko eskubidea izango du, edozein unetan eta aldez aurretik jakinarazi gabe webgune honetan agertzen diren zehaztapenak eta baldintzak aldatzeko eta bertako edukiak, informazioak… osatzeko. Beraz, arrazoizko maiztasunaz kontsultatzea gomendatzen dizu, eduki horietan aldaketarik egin duen egiaztatzeko. Webgune honetan erantsi daitezkeen lege-ohar eta erabilera-baldintza berriak irakurri beharko dituzu. Bestela, ez zenuke webgunea erabili beharko, eta ez zinateke bertan sartu beharko. Gainera, LABAYRU FUNDAZIOAK ez du inolako erantzukizunik izango horri dagokionez, eta behar besteko eskubidea izango du, webgunea bertan behera uzteko edo bertako edukietarako sarbideari amaiera emateko eta bertatik ematen dituen zerbitzuak bertan behera uzteko.
b) Hirugarrenen estekak eta hiperestekak.
LABAYRU FUNDAZIOARENAK diren webguneek hirugarrenen webguneetarako edo beste baliabide batzuetarako esteka edo sarbidea eskaini ahal izango dute, betiere, zuretzat interesgarriak izan daitezkeela edo geure webguneetako zerbitzu batzuk emateko beharrezkoak direla uste badugu. Edonola ere, guk geuk ez ditugu webgune horiek inolaz ere kontrolatuko.
Nolanahi ere, orri horiek ez dira LABAYRU FUNDAZIOARENAK, eta ez ditu berrikusten ez haien edukiak, ez webgune horietan agertzen edota eskuragarri dauden edo ez dauden zerbitzuak, ez orri estekatuaren jardunbidea, ez bertan datuen inguruan egin ditzaketen erabilera eta tratamendua, ez, hala badagokio, egin litzaketen arau-hausteak, ezta orri horretan sartzean edo orri hori erabiltzean sortu litezkeen kalteak ere. Horrez gain, esteka hori badago ere, ez du ezinbestean adierazi nahi erakundearen eta eduki horien edo ostatatuta dituzten webguneen titularrak diren pertsonen edo erakundeen arteko inolako harremanik dagoenik.
Beraz, LABAYRU FUNDAZIOAK ez du inolako erantzukizunik izango estekatutako webgune horien inguruan, ez haien jardunbidearen inguruan, ez bertan ostatatutako edukien zein zerbitzuen inguruan, ezta estekatutako webgune horietan aldi berean egon litezkeen esteken inguruan ere.
Zure datuak bertan sartu baino lehen, arren gomendatzen dizugu orri horietako lege-oharrak eta, batez ere, pribatutasun-politika irakurtzea. Gainera, zalantzarik izanez gero, gomendatzen dizugu webgune horiekin zuzenean harremanetan jar zaitezen, haien pribatutasun-politikei buruzko informazio gehiago lortzeko.
Erabiltzaileak bertako edukiak, zerbitzuak edo estekatutako webgunearen bidez garatutako beste edozein jarduera legez kontrakoa edo desegokia dela badaki, berehala jakinarazi beharko dio LABAYRU FUNDAZIOARI, hala badagokio, egokitzat jotzen dituen neurriak hartu ahal izateko.
c) Hirugarrenen orrietatik webgune honetara egindako hiperestekak.
Pertsona edo erakunde batek beste webgune batetik webgune honetara hiperestekarik egin nahi badu, honako baldintza hauek bete beharko ditu:
- Berariaz debekatuta egongo da LABAYRU FUNDAZIOAREN webguneko orri bat berea ez den beste webgune batean aurkeztea (“framing” izeneko teknikaren edo ondorio berberak edo antzekoak dituen beste edozein teknikaren bidez) eta LABAYRU FUNDAZIOAREN bidez zabaldutako edonolako edukia hauxe ez beste webgune batean txertatzea (“in line linking” izeneko teknikaren edo ondorio berberak edo antzekoak dituen beste edozein teknikaren bidez), erakundearen berariazko baimenik eduki gabe.
- Eransten den web-orrian ez da agertuko LABAYRU FUNDAZIOAREN inolako logotiporik, ikonorik, markarik, izen komertzialik, establezimenduaren errotulurik, izenik, esloganik edo beste ikur bereizgarririk, erakundearen berariazko baimenik eduki gabe.
- Edozein kasutan, “hiperesteka” hori eransten bada ere, ez du adierazi nahi LABAYRU FUNDAZIOAREN eta “hiperestekaren” sorlekua den webgunearen edo atariaren titularraren arteko inolako harremanik dagoenik eta haiek hiperesteka hori ezagutzen eta onartzen dutenik. LABAYRU FUNDAZIOAK ez du inolako erantzukizunik izango “hiperestekaren” sorlekua den webgunean edo atarian jendearen esku jarritako edukien edo zerbitzuen gainean, ezta bertan azaltzen diren informazioen eta adierazpenen gainean ere.
- Hiperesteka eransten den web-orrian, ezin izango da egon oro har onartutako ohitura onen nahiz ordena publikoaren kontrako legez kanpoko informaziorik edo edukirik, ezta hirugarrenen edozein eskubideren kontrako edukirik ere.
- LABAYRU FUNDAZIORAKO edozein “hiperesteka” orri nagusira edo bertako ataletako orri nagusietara egingo da.
- Ezarri beharreko legeria, jurisdikzioa eta eskumena
Baldintza hauek interpretatzeko orduan edo webgune honetako zerbitzuen inguruko beste edozein zehaztapenen inguruan inolako gatazkarik edo liskarrik sortzen bada, ezarri beharreko jurisdikzioa zein araudia Espainiakoak izango dira, eta auzitegi eskudunak Bilbokoak izango dira.