MUNDUKO IPUINN TXRA SARTU NAHI?
MUNDUKO IPUINN TXRA SARTU NAHI?
Munduko ipuinen etxean hamar ipuin batzen dira, gure artean bizi diren hamar kultura ezberdinetako hiztunei jasota. Inguruko kultura eta hizkuntza aniztasunak dakarren aberastasuna ipuinen bidez erakustea da helburua. Bilduma 6-10 urte bitarteko umeei zuzenduta dago.
Ipuinak jatorrizko hizkuntzan eta euskaraz daude, eta entzuteko zein irakurtzeko aukera dago. Honako hauek dira bilduman jasotzen diren hamar hizkuntzak: arabiera, errumaniera, frantsesa, galegoa, katalana, portugesa, txinera, urdua, jorubera eta wolofera.
id Al Fitr-ko oparia
Ramadana amaitzean islamiarrek egiten duten jaia da Eid Al Fitr. Ohikoa da orduan opariak egitea ere. Gure hiru ahizpa protagonistek eskuzabal jokatzeak zoriontasuna dakarrela ikusiko dute.
Entzun liburua euskaraz:
Entzun liburua arabieraz:
Txilibitu magikoa
Udaberriko goiz batean, Karpato mendietan, Xuri bildotsak zerbait ikusi du larrean dir-dir egiten. Hagaxka magikoa ote da? Ukuiluko abere-lagunek eta Mugur artzainak hori argitzen lagunduko diote.
Entzun liburua euskaraz:
Entzun liburua errumanieraz:
Katu artistak
Katu artista batek, Frantziako herri batean, jateko gura duen guztia lortzen du bere ikuskizunak eginez. Beste katu bat agertu da, ordea, eta hari lekua kendu dio. Euren artean inbidiak sortu dira. Zelan amaituko ote da katuen arteko liskarra?
Entzun liburua euskaraz:
Entzun liburua frantsesez:
Hitza hitz
Mouroak Galiziako lurpeetan bizi diren izaki erraldoiak dira, eta dohain bereziak dituzte. Uxio nekazariak tratua egin du holako batekin, baina hitza betetzeko gai izango ote da?
Entzun liburua euskaraz:
Entzun liburua galegoz:
Dabruarn zubia
Aspaldi, Isòvol herrian, iturrira joateko errekaren bestaldera joan behar zuten, baina zubirik ez. Egun batean, deabruak zubia eraikitzea eskainiko dio Ponetari, arimaren truke. Onartuko ote du tratua Ponetak?
Entzun liburua euskaraz:
Entzun liburua katalanez:
Matsu, itsasoko jainkosa
Lin Moniang arrantzale familia batean bizi da Txinan. Gau batean amesgaiztoa izan du: aita eta neba ontzian joan dira eta ekaitz ikaragarria hasi da. Zer gertatuko ote da biharamunean esnatzean?
Entzun liburua euskaraz:
Entzun liburua txineraz :
Gizon abratsa
Ezbehar batek eraman du ospitalera Pakistango gizon dotore bat. Han, baina, agerian geratu da nolakoa den benetan gizona. Zer ezkutatzen du?
Entzun liburua euskaraz:
Entzun liburua urduz:
Zoriontsu izateko gakoa
Zer behar da zoriontsu izateko? Hori galdetu dio Senegaleko gazte batek aitari; eta honek, hitzez azaldu beharrean, ekintzez erakutsiko dio.
Entzun liburua euskaraz:
Entzun liburua woloferaz :
Dortoka zkna
Nigeriako Oyó herrian, andre zahar bat zihoan oinez, buruan karga astuna hartuta. Txakurrak eta dortokak ikusi zuten: txakurrak lagundu nahi izan zion, dortokak ez, ordea. Zer ondorio jasoko du animalia bakoitzak?
Entzun liburua euskaraz:
Entzun liburua joruberaz:
Caipora
Amazoniako oihanean bizi da Caipora, neska indigena. Animaliak dira bere lagunik onenak. Bat-batean ezbehar bat izango dute, ehiztari batekin. Onik ateratzea lortuko ote dute?
Entzun liburua euskaraz:
Entzun liburua portugesez: